ARGAZKILARITZA ESTENOPEIKO IKASTAROA

Argazkilaritza estenopeiko ikastaroa Nagore Legarretarekin ekainaren 4ean (larunbata) 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

Argazkigintzaren historiako teknika primitiboenetarikoa da estenopeika. Irudiak errejistratzeko baliabide minimoak erabiltzen dituen metodo honek, zulatutako kutxa batekin eta paper fotosentikor batekin argazkiak sortzeko aukera ematen du.

Ikastaroan zuk zeuk eraikiko duzu zure kamera lata batekin, baita irudiak errebelatu ere. Tekika honek argazki kameren oinarrizko funtzionamentua forma parktiko batean ulertarazten du eta metodo honen bidez baliabide gutxirekin irudi liluragarriak sortzeko aukera ematen du.

Ikastaroaren prezioa 90 eurokoa da materialaren kostua barne.

Egitaraua:
-Lata batekin argazki kamera baten eraikuntza.
-Estenopeika teknikaren azalpen oinarrizkoak eta argazkilari estenopeikoen lanen ikuskapena.
-Bi irteera lata-kamerarekin argazkiak egitera.
-Negatiboen errebelatzea gela ilunean.
-Negatiboaren positibazioa kontaktu metodoaren bidez.

Eraman beharreko material bakarra tapadun lata bat da (Nesquik motakoa).

Parte hartzaileek ateratako argazkiaren positibo eta negatiboa traman ahal izango dute beraiekin.

Gehienez 12 parte hartzailek izen eman dezakete ikastaroan.

Izen emateko epea maiatzaren 25ean bukatuko da.

Izen emateko edo informazio gehiago nahi izan ezkero deitu 943 24 66 15 zenbakira.

Deja un comentario