Asier Garagarzarekin solasean

Asier Garagarza: gure argazkilari sarituena

Asier Garagarza, nazioarte mailan ezagunak diren argazkien egilea argazkigintzan dituen ezagutza zabal eta sakonak jakinaraziko ditu PhotoGunen Photoshop-aren, oinarrizko eta erdi-mailakoaren, inguruan izango diren lan saioetan.

 

“Photoshop-a niretzat oso tresna erabilgarria da eta egoerak iristea uzten ez diten lekuetara, iristen baimentzen ditena alegia”

Asierrek, PhotoGunerako proposatzen dituen sesioetako partehartzaileak, Photoshoparen erabilera azkarra eskuratuko dute, hots, irudiekin modu praktikoan aritzeko gaitasuna izango dute.

“Zure argazkikintza lantzeko ezinbestekoa da ONGI PASATZEA”

Asierrek, SONY Awards sarietan Top 50-ean sartzea lortu du (96.000 parte hartzaile inguru izan dira bertan). Spider Awards (Kalifornia, Estatu Batuak) sarietan baita ere, Fine Art modalitatean, hirugarren saria eskuratu du. Argitu beharra dago, lehiaketa honetako epaimahaian ospe handiko izenak egoten direla, hala nola, Magnum Agentzia, nazioarteko galerista handiak, etab).

“Argazkia espresuki, Spider Awards sarietan aurkeztu nuenean, ez nuen uste saritua izateko aukerarik izango nuenik, maila handiko argazkilariak aurkezten dira bertara. Ezustekoa izan zen hirugarren saria eskuratzea, eraberean oso motibatzailea. Aurkeztutako lanak, teknika zaindua erabiltzen dute, nik aldiz ez dut irakaslerik ezagutu, autodidakta izan naiz eta aldi oro sentitzen dudana jarraitzen dut. Honela ulertzen dut nik argazkigintza”.

Lantzen duen estiloaz galdetuta, Asierrek zaila ikusten du bere lana definitzea.

 

“Ikusi, sentitu eta transmititu da niri buruz esan dezakedan guztia”

 

 

 

 

 

Deja un comentario