Juan Herrerorekin eta Lancekin solasean: Z Unibertsoa

IMG_0513-1-1024x683

“Z unibertsoa”k, Juan Herrero eta Lance argazkilarien lanak bildu ditu erakusketa batetan. Bertan gizon-emakumeen ekintzaren eta naturaren arteko erlazioa aztertzen da. Zurriola hondartzan sortutako unibertsoan hiru elementu uztartzen dira, ura, hondarra eta asfaltoa.

Photogunek, Ernest Lluch Kultur Etxearekin batera koprodukzitutako eta komisariatutako erakusketa martxoaren 23rarte izango dugu ikusgai Amarako kultur etxeko erakusketa aretoan.

Blog honen bitartez, Z unibertsoko artistak gehiago ezagutu nahi izan ditugu, eta zera kontatu digute.

Bai Juan eta bai Lance oso gazte hasi ziren argazkilaritzan. Juanen kasuan “10 urterekin kamera bat hartu nuen lehen aldiz, hortik aurrera familiaren argazki guztiak ateratzeaz arduratu nintzen”. Lancek berriz, “ 20 urterekin nituen egonezin sortzaileak ikusita, kamera halabeharrez eskuratu nuen”.

Baina zalantzarik gabe, Zurriola da bi argazkilariak elkartu dituen unea “gure hondartza, gure ingurunea da”. Juan ur-argazkiekin hasi zen argazkigintzan, orain berriz uretatik kanpo gertatzen diren istorioak kontatzen ditu. Lancek surf argazkiak ateratzen ditu oraindik “nahiz eta masifikazioa izugarria izan, uretan sartzen jarraitzen dut”.

“Z unibertsoa” bi argazkilarien ibilbidean zeresana izango du seguru, “aurrera pausu bat izan da” dio Lancek. Juanek berriz erakusketa berrientzako katalizatzailea izan daitekela azpimarratu du “etorkizunean, ez ditugu erakusketa berriak baztertzen”.

“Z unibertsoa”-k profesional mailan bi lagun elkartu ditu” lanaren inguruan ikuspegi ezberdinak izan arren, bizitza baloreak partekatzen ditugu, eta hori osagarri izan da lan kontuetan”.

Erakustaldian ikusgai dauden argazkiei buruz Juanek zera nabarmentzen du “istorioak kontatzen dituzten argazkiak erakutsi ditut, pentsatzea bultzatzen duten horietakoak”. Lancek haatik “begirada intimoagoa proposatu nahi izan dut, itsasoaren ikuspegi pertsonalagoa alegia”.

Bai Juan eta bai Lance oso pozik agertu dira erakusketaren azken ikutuarekin “Llucheko erakusketa borobila geratu da. Ez du ezertarako balio irudia soilik ona izatea, azken montaia halabeharrez egokia izan behar du, eta hori frogatua geratu da PhotoGuneren erakusketa honetan.

Deja un comentario