Uztailean berriro antolatuko ditugu Argazkilaritza Udalekuak. Bi txanda egongo dira, lehenengo hamabostaldian 9 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eta bigarren hamabostaldian 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 09:30 etik 13:30era. Tailerraren prezioa: bi aste 160 € -behar den materiala barne-. Kamera bat ala mugikorra bakarrik eraman behar dute argazkiak egiteko. Ikastaro hauek, dagoeneko, arrakastatsuak izan dira gurasoentzat, eta, are garrantzitsuagoa dena, haurrentzat. Gure blogean ikus ditzakezue aurreko ikastaroetako argazkiak. Benetan […]