ARGAZKIGINTZA UDALEKUEI BURUZ SOLASALDIA

PGn uztcartel_coloniasailean argazkigintza udalekuak antolatu ditugu etxeko gaztetxoenentzat. 9-15 bitarteko haurrek goizean hasi eta eguerdirarte jolasen bitartez, argazkiak modu egokian egiten ikasiko dute.

Ion Markel Saez de Urabain izango da udalekuen ardura hartuko duena eta berarekin izan dugun solasaldian azpimarratu duenez jokua eta argazki kamera izango dira udalekuen oinarri nagusiak.

“Argazki onak ateratzeko lokalizazioak bilatuko ditugu inguruko kale eta jolastokietan, proba ezberdinen bitartez argazkiak ateratzen joango gara”.

Horretarako ezinbestekoa izango da noski argiaren eta konposaketaren kontzeptu orokorrak erakustea adibidez “umeek jakin beharko dute modu erraz eta sinple batetan noski, ez dela egokia eguzkiari begira argazkiak ateratzea. Horiek ikasteko berriro ere Kristina Enea oso aproposa da, bertan kolore eta argi-ilunak ondo neurtu beharko ditugu”.

Argazki guzti horien sailkapena egiten ere ikasi beharko dute, eta zalantzarik gabe balio ez dutenak baztertzeko gai izan beharko dira.

“ Argazkigintza digitalak aukeraketa egitea eskatzen du eta hori ere ikasi behar den zerbait da, lau orduko saio bakoitzean argazki mordoa atera daiteke eta guztietatik gutxi batzuk bakarrik osatuko dute gure portfolioa”.

Argazkigintza udalekuen helburu nagusia argazki “dexenteak” eskuratzea izango da “ ez gara teknika sakonetan arituko, modu arin batetan eta jokuen bitartez ikasten ondo pasatzeko parada izango dugu”.

“Donostiako haur eta gaztetxoei parte hartzeko gonbidapena luzatzen diet eta udarako lehen egun hauek bere bizitza osoan eragina izango dutela ziur nago”.

Deja un comentario