2006. urtetik dago abian PhotoGune. Argazkia atera ondoren hasten da Jose C. Urrutiaren lana. Tamaina handiko makina eta tamaina txikiko pintzelekin txukuntzen ditu argazkilarien lanak.
Argazkiak atera ondoren hasten da positibo egile baten lana. Une egokian klik egin eta ahalik eta argazkirik dotoreena ateratzen ahalegintzen da argazkilaria; Ondoren, Urrutiak argazki horiek lantzen ditu Egian dagoen Photogune argazki laborategian.
Madrilen aritzen zen lehen. Denbora igaro ahala argazkilaritza ere aldatzen joan da eta aise moldatu da Urrutia garai berrietara; beti ere garai batekoak atzean utzi gabe. Orain dela sei urte iritsi zen Donostiara, Egiara hain zuzen ere. “Argazkilaritzaren artisaua” da Urrutia, makina handiak inguruan dituen arren, pintzel txikia eskuetan hartuta poliki eta mimo handiz lantzen du argazki bakoitza. Gehiago irakurri …